Mostrando entradas con la etiqueta Aintzane Santos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aintzane Santos. Mostrar todas las entradas
domingo, 30 de noviembre de 2014
Kilker ikastetxeko guraso bilera
Bideo honetan, Kilker ikastetxean, pasa den astean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasle baten gurasoekin egindako elkarrizketa ikus daiteke. Andrea Nieto tutoreak eta Naira Marchan orientatzaileak ikasle bati buruz hitzegin zuten haren gurasoekin. Bilera labur honetan, ikasle horrek ikasgelan duen jarrerari buruz eta notei buruz hitzegiten da, gurasoei informatzeko haien semearen egoera arlo akademikoan.
Kilker ikastetxearen 4.mailako aurkezpena 2014-15
Pasa den astean guraso bilera egon zen kilker ikastetxean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleen gurasoekin, hain zuzen ere. Aintzane Santosek ikasturteko plangintza azaldu zuen.
Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.
Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza:
Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.
Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza:
Lan hau egiteko, Interneten beste eskola batzuen ordutegiak, egutegiak etab. hartu ditugu. 4. mailako edukietan nahiko sakondu dugu bilaketa, hezkuntza sailaren web orrian. Eskertzekoa da Hobetu Beharra taldearen kolaborazio bikaina.
lunes, 27 de octubre de 2014
Motibazioa irakasleengan
Motibazioaz mintzatuko gara, etorkizuneko irakasleak izango garenez, motibazio ezak irakaskuntza prozesurako oztopo handia gerta dakigukeelako. Gai hau lantzeko hainbat ideia garrantzitsu hartuko ditugu kontuan. Horretaz gain, taldekide eta ezagun batzuek izandako esperientzietan oinarrituko gara.
Zer da auto-motibazioa?
- Irakasleek klase emateko behar duen motibazioa, ikastetxearen edota ikasleen arabera, zaila izan daitekeelako klase ematea.
- Klase emateko gogoak ez galtzea.
Nola lortu?
- Irakasleek haiengan konfidantza izan behar dute.
- Gizartearen esker ona, onarpena.
- Norberak bere meritoak, antzematea.
- Lan baldintzak hobetu.
- Norberaren arazo pertsonalak alde batera uzten ikasi.
- “Malestar docente” delakoa sahiestea.
Irakaslearen jarrera
- Irakasleak egunerokoan nolako jarrera izan behar duen. Azken batean, umeak motibatzeko bera ere motibatua egon beharko da, eta motibazio hori urteetan zehar mantentzea ez da erraza.
- Motibazioa mantentzeko, irakasleak bere lana egunero berritu behar du, gure irakasle zaharrekin ikusi dugun bezala, metodo klasikoak bizitza osoan erabiltzean motibazioa desagertzen delako irakasle nahiz ikasleengan.
Motibazioa psikologiaren aldetik
- Alderdi psikologikotik motibazioaz hitz egitean, kontuan izan behar da zer dioen psikologiak motibazioaren inguruan, era teorikoan. Hala ere, jakin behar da bakoitzarengan oso aldakorra dela motibazioa, guztiok jarraitu arren eredu psikologiko konkretu batzuk.
domingo, 12 de octubre de 2014
Jolasten, ikasten
Gai hau aukeratu dugu gure ustez jolasa oso garrantzitsua delako umeen garapenerako. Izan ere, hezkuntzaren parte da ere jolasa, eta behar duen garrantzia eman nahi diogu. Umeek jolasen bidez hainbat gauza ikasten dituzte, adibidez, beste umeekin erlazionatu, psikomotrizitatea garatu, beste umeekin elkarbanatu, etab. Jolasa aukeratu dugu, baita ere, aisialdian umeekin egiten ditugun ekintzengatik (Aintzane bolondresa da saskibaloian umeak entrenatzen eta Josune eskaut talde batean arduradun bolondresa da). Jolas dinamikoen bidez saskibaloian jolasten ikasi edo eskultismoak transmititzen dituen baloreak ikasten.
Denok dakigu jolasten ikasten dela baina, ikertuz sakondu dugu gai honen inguruan genuen jakintza. Interneten laguntzaz hasi ginen ikertzen, jolasen
garrantziaren berri ematen duten web
orriak erabiliz. Batzuk pentsa dezakete jolasak denbora-pasa hutsak direla
edo bakarrik ondo pasatzeko balio dutela, baina ez da horrela. Izan ere,
etorkizuneko nagusien bizitzarako prestaketa da jolasa.
Hainbat gauza
berri ikasi ditugu, eta ideia nagusienak eta interesgarrienak aipatuko ditugu:
·
Mugimenduaren
premia duten jolasak ikaragarrizko garrantzia dute, hazteko prozesuan
ezinbestekoak direlako, horrela garatzen baitituzte giharrak eta
gorputz-adarrak. Era berean, bakoitzaren koordinazioa garatu ez ezik,
besteekiko harremanak ere lantzen dira.· Sozializazioaren tresna ere bada, umeak jolasetan nagusiek egiten dituzten ekintzak imitatzen baitituzte, etorkizunean beteko dituzten rolak ikasiz. Eta ez hori bakarrik, elkarbizitzako baloreak ere ikasten ditu umeak.
· Berebiziko garrantzia ere badu jolasak, haren bidez, beste gauza askoren artean, umearen nortasuna garatzen laguntzen duelako.
· Hainbat alor aberasten ditu jolasak: gaitasun fisikoa koordinazioa eta psikomotrizitatea garatzeko, garapen sentsorial eta mentala, gaitasun afektiboa(emozio berriak bizi, konfliktoak konpondu,eguneroko bizitzako arazoei aurre egin...), kreatibitatea eta imajinazioaren erabilera, lankidetza...
· Adimena ere garatzen da: hitz egitea eta hizkuntzen barneratzea, trebetasun sozialak(esaterako, negoziatzea, lehiatzea, arauak jarraitzea, txandak errespetatzea...), adimen arrazionala(esaterako, konparatzea, sailkatzea, zenbatzea, memorizatzea...) etab.
· Gainera, umeak bere burua ezagutu ez ezik, ingurunearen ezaguera ere lortzen du. Ingurunearekiko harremanetan jartzen dira, espazio eta denboraren ezaguera sustatzen da.
Honek guztiak
lagunduko digu, lehen aipatutako ekintzetan. Guk prestatutako jolasak egin
ostean garatu diren gaitasunak behatuko ditugu. Izan ere, praktikan jartzeko
aukera izan dugu jadanik, eta ziur gaude etorkizunean jolasen garrantziaz
ikasitakoa praktikan jarriko dugula. Bakoitzak bere esparruan landutako jolasa
eta ondorioak azaltzera ekingo diogu:
- Eskaut taldean, konfiantza garatzeko jolasak maiz egiten ditugu. adibidez, "botila mozkortia", umeak borobil batean jartzen dira eta bat borobilaren barruan sartzen da, gorputza tentsioan jartzen eta alboetara bere gorputza erortzen uzten du. Borobilean dauden umeak saiatu behar dira barrukoa zutik mantentzen. Beste jolas bat "kremailera" da, horretan umeak lurrean etzanda jarri, haien buruekin kremailera bat osatzen, eta besoak gorantz jartzen, beste ume bat guztien gainetik pasatzen da, etzanda haien eskuetan. Ekintzarekin amaitzeko "amodioaren trena", ume guztiak eserita jarriko dira trainera bat bezala, baina borobil bat osatzen. Aurrekoari masaje bat egingo diote, eta beraiek baita ere masaje bat jasoko dute atzean daukaten kideak emanda. Jolas hauen bidez taldean elkartasuna eta gorputz-espresioa lantzen da, besteak beste.
- Saskibaloian badago askotan berotzeko egiten den jolas bat. Honetan datza: bi talde egiten dira eta 10 pase egin behar dira, baina baloia eskutan duena ezin da mugitu eta taldekide guztiek oihukatu behar dute zenbat pase daramatzaten. Kirolaren gaitasunak lantzen dira, baina beste batzuk landu dituztenaz ohartu naiz. Koordinazioa lantzen da nahitaez, zeren bakoitza beste taldeko baten aurrean jartzen da, baloia eskura ez dezan. Gainera, mugimendua lantzen dute alde batera eta bestera korrika eginez baloia pasa diezaieten. Espazioaren kontrolean ere trebatzen dira, leku mugatu batetik ezin direlako irten. Gaitasun fisikoez aparte, oso garrantzitsua den taldearen inportantzian edo lankidetzan oinarritzen diren baloreak eskuratzen dituzte, hau da, taldekideek beraien artean hitz eginez eta mugimenduak ondo koordinatuz helburu bat lortzen dute, kasu honetan irabaztea.
Konklusio gisa, umeekin
gaudenean baliagarria da behatzea eta pentsatzea pixka batez, jolastean zer ari
diren trebatzen eta aldrebes, balore zein gaitasun jakin bat erakutsi nahi
badugu, ze nolako jolas mota erabili nahi dugun. Azken finean, jolasten ikasten
delako.
martes, 7 de octubre de 2014
Irakasleari elkarrizketa: Aintzane
Lana aurkeztu
zidaten bezain laster, argi eta garbi ikusi nuen zein irakasleri egin nahi nion
elkarrizketa. Hainbat urtetan nire irakasle izan zen Anari egin nion
elkarrizketa, eta egia da zaila suertatu zitzaidala berarekin kontaktuan
jartzea ikastetxez aldatu baitzen. Egun batzuetan telefonoz hitz egin ostean,
azkenean ikastetxeko gela batean geratu ginen.
Hasieratik oso
lagunartekoa izan zen, bera izatez oso lasaia baita eta horrek lagundu ninduen,
joan baino lehen nahiko urduri bainenbilen. Unibertsitateaz eta hainbat kontuz
hitz egin eta gero, benetako elkarrizketari ekin genion. Galdera askoren erantzunak gutxi gorabehera asmatuko
nituelakoan nengoen eta nire harridurarako kasu batzuetan ez zen horrela izan.
Alde batetik,
banekien hainbeste markatu nauen irakasle batek bokazioz aritzen zela eta
betidanik nahi izan zuela irakaskuntzan aritu. Baita ikasleekiko kontaktua dela
politena berarentzat, momentuan momentuko kontaktua zein urteak pasata
ikasleekin hitz egitea, eta benetan uste dut, urteak pasata niri galdera berbera
eginez gero, berdin erantzungo nukeela.
Bestalde, nahiko
harritu ninduten erantzunak daude. Izan ere, ez nuen uste niretzat hain ondo
azaltzen zuen eta bere irakasgaiak maitatzea lortu zuen irakasleak pentsatzea
bere metodologia aldatuko zukeela ahal izan balu, adibidez, lan kooperatibo
gehiago edo edukiak baino, gaitasunak ebaluatzea. Gero, galdetu nionean
irakasle prestakuntzan zer ikasi beharko litzatekeen, esan zituen gauza
guztietatik batek bereziki deitu zidan arreta: “emozioak lantzea, pertsonekin lanean gaudelako, bakoitzak atzean
dituen arazoak kontuan hartuta lanari jarraitzen jakitea”.
Oso elkarrizketa
emankorra gertatu zitzaidanez, ondorio pila bat atera ditzaket. Hala ere,
nagusienekin geratuko naiz: lehenik, metodologia berriak ezarri behar direla
eta orekaz landu; bigarren, lehentasuna beti ikaslea dela eta haren alde egin
behar duela beti irakasleak eta hirugarren, hezkuntza munduan gauza asko aldatu
behar direla eta horretarako beti jarraitu behar dugula prestakuntzan eta
hezkuntzako pieza guztien komunikazioa bermatu behar dugula.
Azkenik, egun
batzuk pasata buruan geratu zait erantzun bat benetan motibatu nauena irakasle
aritzeko. Galdetu nion berarentzako zeintzuk ziren irakasle izatearen alde
onak, eta betiko erantzunak espero nituen, soldata, oporrak etab. baina berak benetan
erantzun polita eman zidan: “irakasle
izatearen alde onak guztiak dira, gustukoa baldin badaukazu, guztiak. Nik alde
onak baino ez ditut ikusten, alde txarrak administrazio kontuak baino ez dira,
ikasleekin ez.”
domingo, 5 de octubre de 2014
Debekatutako hezkuntza
Sarrera:
“Debekatutako hezkuntza” Argentinan egindako pelikula dokumentala da, 2012ko abuztuan kaleratutakoa. Ikasketak bukatu berriak zituen 21 urteko mutil batek burutu zuen dokumentala, hark izandako esperientzia txarra kontuan izanik. Bertan herrialde ezberdinetako adituek bere iritzia ematen dute hezkuntza sistemari buruz eta ikusgai dira Latinamerika eta Espainiako hezkuntza esperientzia ez ohikoak. Dokumentala “Crowdfunding”aren bitartez finantziatu egin zen, borondatezko finantziabide bat interneten bidez burutua. Filma azkar bilakatu zen famatu, 2013-rako 10 milioi aldiz ikusi baitzen.
Kritikak:
- Eskola pribatuen defentsa egiten dela uste dute batzuek, hezkuntza elitistatzak joz
Orri horretako idazleak, pelikularen ideia orokorrarekin ados dagoela esaten du. Baina, bertan soilik dirudun umeen egoera aztertzen dela dio, eta bere ustez, arazo hori ume guztiena da. Film honetan txiroen partehartzea falta dela kritikatu egiten du. Laburbilduz, eskola pribatuen defentsa soilik egiten dela uste du autoreak eta beraz, eskola publikoko ikasleen hitza falta dela aitortzen du.
Pelikula honek hezkuntzaren esperientzia alternatiboen defentsa egiten duela esaten dute, baina espontaneismo pedagogikoan (umetik jaiotzen da guztia eta horretarako ez da ez instituziorik ez autoritaterik egon behar, umearen ahalmen sortzailea aske egon dadin) zentratzen da. Eskola pulikoari erasotzen dio filmak, autoritarioa, industriala eta diziplina handikoa dela esanez. Etxeko hezkuntza eskola publikoari konponbide emateko ere aipatzen du.
Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri, besteen ideiak agerian uzten eta ideiak kritikoki begiratzeko aukera errazten. Baina ez dira aurkitu ditzakegun kritika bakarrak. adibidez hemen daukagu eskola publikoaren kontrakoa dela esaten duen kritika, beste kritika bat.
Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.
Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.
jueves, 25 de septiembre de 2014
Bullying eskoletan
Aurkezten dugun gaietako bat bullying-a da, eskoletan bizi den arazo oso nabarmena baita. Ume askok jasaten baitute marginazioa zein burla eta denon artean bukatu behar dugulako egoera honekin. Hemen utziko dugu Bullying-ari buruzko informazioa biltzen duen web orria.
Ondoren, bullying eredu baten bideoa daukagu.
Denon lana da honekin bukatzea.
Generoa, erlijioa eta Erroma
HEZKUNTZA ETA GENEROA :
Gai honetan sakontzea, interesgarria iruditu zitzaidan, hezkuntzaren egoera emakumeengan askoz aldatu harren, oraindik daude herrialde batzuek emakumeen alfabetitazioan parte hartzen ez dutenek, eta horretan sakontzea interesgarria iruditu zitzaidan.
·
Web orrialdea honetan lhen
hezkuntza mundu osoan zehar hobetu egin dela diobaina oraindik neska eta emakume asko daude ikasketatik baztertuak dauzenak. Neskeen eta emakumeen alfabetazioa haien irate baliabideak eta haien familia mantentzea suposatuko litzateke. Erlijio mota batzuetan, emakumeak ezin dute hezkuntzarako eskubiderik izan.
- Youtubeko bideoa: ( ezin ditut bideoak insertatu
- Argazkia:

HEZKUNTZA ETA ERLIJIOA:
Hasiera batean, erlijioa eta hezkuntza gaia egitea aukera ona iruditu zitzaidan, baina interneten agertzen zen informazioa ez zen hezkuntzarekin lotutakoa, baizik eta estatuarekin lotutako. Horren ondorioz, erlijio eta hezkuntzaren arteko informazioa nahiko eskasa da, beraz soilik informazio txiki hau hartu ahal izan dut, baina ideia hau sakontzea gustatuko litzaidake.
- Youtubeko bideoa:
- Argazkia:

IRAKASKUNTZA ANTZINAKO ERROMAN :
Azkenik, antzinako erromako irakaskuntza interesgarria izango zela iruditu zitzaidan. Hasiera batean zelan irakasten eta ikasten zutela jakitea nahiko interesgarria da eta ondorioz, gai hau ere aukeratu nuen.
Aitak irakasten ziena soilik ikasi( ohiturak )
7 urterarte amak irakatsi(etxean), 7 urtetik aurrrera
aitarekin lanera joan( irakurri, idatzi, erlijioa, armen erabilera, moralak..),
hori soilik mutilak egin. Neskak amarekin etxean jarraitu etxeko zer
eginak ikasten
Grezia konkistatu zutenean,
erromako irakaskuntza erabat aldatu zen ( greziartarra bihutu )
Erromako irakaskuntza hiru
zatitan bereizi: elemantala (7-12 urte bitartean, etxeko heziketa edo literator,
edozein ikasi ahal zuen), erdikoa( 12-16 uret bitartekoa, grammaticuss,
pertsona pribilegiatuak soilik) eta goi mailakoa( rethorrek eman, maila
honetararte heltzen zirenak bizitza publikora begira lan egingo zutela zen )
- Youtubeko bideoa:
- Argazkia:
Kreatibitatea hezkuntzan
Aukeratu duda gaia kreatibitatea hezkuntzan da. Gaur egungo hezkuntza sisteman kreatibitatea duen papera, eta nola baztertzen den beste ikasgai batzuekin konparatuta.

Irudi hauek oso interesgarriak direla uste dut, eta kreatibitatearen garapenaren garrantzia agerian geratzen da:
Gai honi buruzko web-orri hauetan informazio gehiago irakurri dezakegu:
Kreatibitatea hezkuntzan (web-orria)
miércoles, 24 de septiembre de 2014
Bideojolasak hezkuntzan
Nik hautatutako orrialdea hau da, umeentzako joko batzuekin.
Hemen dago nira argazkia, Chiletar ume batzuk klasean.
Hemen dago nira argazkia, Chiletar ume batzuk klasean.
Horrez gain, hau da nire bideoa, Estatu batuek eta hezkuntzaren inguruko duten plan batekin.
Azkenik, nire powerpointa, hezkuntza eta bideojokoen ingurukoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


