Mostrando entradas con la etiqueta Ander Ortiz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ander Ortiz. Mostrar todas las entradas
domingo, 30 de noviembre de 2014
Kilker ikastetxeko guraso bilera
Bideo honetan, Kilker ikastetxean, pasa den astean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasle baten gurasoekin egindako elkarrizketa ikus daiteke. Andrea Nieto tutoreak eta Naira Marchan orientatzaileak ikasle bati buruz hitzegin zuten haren gurasoekin. Bilera labur honetan, ikasle horrek ikasgelan duen jarrerari buruz eta notei buruz hitzegiten da, gurasoei informatzeko haien semearen egoera arlo akademikoan.
Kilker ikastetxearen 4.mailako aurkezpena 2014-15
Pasa den astean guraso bilera egon zen kilker ikastetxean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleen gurasoekin, hain zuzen ere. Aintzane Santosek ikasturteko plangintza azaldu zuen.
Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.
Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza:
Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.
Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza:
Lan hau egiteko, Interneten beste eskola batzuen ordutegiak, egutegiak etab. hartu ditugu. 4. mailako edukietan nahiko sakondu dugu bilaketa, hezkuntza sailaren web orrian. Eskertzekoa da Hobetu Beharra taldearen kolaborazio bikaina.
lunes, 27 de octubre de 2014
Motibazioa irakasleengan
Motibazioaz mintzatuko gara, etorkizuneko irakasleak izango garenez, motibazio ezak irakaskuntza prozesurako oztopo handia gerta dakigukeelako. Gai hau lantzeko hainbat ideia garrantzitsu hartuko ditugu kontuan. Horretaz gain, taldekide eta ezagun batzuek izandako esperientzietan oinarrituko gara.
Zer da auto-motibazioa?
- Irakasleek klase emateko behar duen motibazioa, ikastetxearen edota ikasleen arabera, zaila izan daitekeelako klase ematea.
- Klase emateko gogoak ez galtzea.
Nola lortu?
- Irakasleek haiengan konfidantza izan behar dute.
- Gizartearen esker ona, onarpena.
- Norberak bere meritoak, antzematea.
- Lan baldintzak hobetu.
- Norberaren arazo pertsonalak alde batera uzten ikasi.
- “Malestar docente” delakoa sahiestea.
Irakaslearen jarrera
- Irakasleak egunerokoan nolako jarrera izan behar duen. Azken batean, umeak motibatzeko bera ere motibatua egon beharko da, eta motibazio hori urteetan zehar mantentzea ez da erraza.
- Motibazioa mantentzeko, irakasleak bere lana egunero berritu behar du, gure irakasle zaharrekin ikusi dugun bezala, metodo klasikoak bizitza osoan erabiltzean motibazioa desagertzen delako irakasle nahiz ikasleengan.
Motibazioa psikologiaren aldetik
- Alderdi psikologikotik motibazioaz hitz egitean, kontuan izan behar da zer dioen psikologiak motibazioaren inguruan, era teorikoan. Hala ere, jakin behar da bakoitzarengan oso aldakorra dela motibazioa, guztiok jarraitu arren eredu psikologiko konkretu batzuk.
domingo, 12 de octubre de 2014
Programazioa erraz ikasiz
- Zer ikasi dugu:
Guk hautatutako gaia umeentzako programazioa izan da. Gaiari buruz ikertzean, gehien harritu gaituena, informazioa izan da; ez baikenuen espero hainbeste informazio nahiz baliabide aurkitzea interneten. Hala, errazki aurkitu ditugu programazio programa berriak, umeentzako eginak. Artikuluren bat ere irakurri dugu gaiaren inguruan. Horrela, konturatu egin gara gaiaren garrantziaz, ez genuen espero eta hainbeste ekimen egotea umeei programatzen irakasteko. Hona hemen artikulu horietako bat. Gainera, pentsatzen genuen programatzea kode lerroak idaztean zetzala, baina umeei egokitutako programak bilatzean haratago doalaz konturatu gara. “Microsiervos”en, nik gogoko dudan orrialde bat, aurkitu dugu ere artikulu bat, non blocky programa agertzen den. Ez genuen programa horrek erabiltzen duen irakasteko sistema ezagutzen!
Programa horretan, komando errazak irakasten dira era berritzaile batean. Hala, umeak “if do” komandoa hartzen ikasten du, era bisual batean ikusten kaxen bidez zerbait egiten badu beste zerbait egingo duela, hori da programazioaren oinarria!
- Zer egitera eramango gaituen honek:
Batez ere, informatika eta bideo jokoak bioi interesatzen zaizkigun gauzak direlako aukeratu dugu programazioari buruzko gaia. Beti ere, aplikazio hauek umeei zuzenduta daudenak, bideojokoak zein programa desberdinak egiten ikas dezaten. “Alice” programa erabili dugu, umeei bereziki, programatzen irakastera bideratutra dagoena. Mugimenduen bidez, ingurusimplee batean,3D modeloen bitartez animazio desberdinak sor ditzake. Programatzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei bideratuta dago software hau, lehen eta bigarren hezkuntzako umeei batez ere. Ikasi dugun gauzetako bat edozein motatako animazioak zein jokoak egitea posible dela. Ondorioz, ikasi dugunak noizbait umeei programazio klaseren bat egitera eraman gaitzake.
- Zeren bitartez ikasi dugu:
Gaiaren inguruan ikasteko internet izan da erabili dugun baliabide bakarra. Hala eta guztiz ere, informazio asko aurkitu dugu, nahiz probatu nahiko genituzkeen programazio baliabide batzuk! Hasieran, teknologia berriei buruz ikertuko genuen, hala ere, geroxeago programazioaren alorrean ikertzera pasa ginen, Juanek esan izanaz gain, gai zehatzagoa eta bizi izan duguna delako.
Azken batean, ikasi egin dugu programak begiratzen, ikusitakoen gehiengoa oso bisualak baitziren. Gaia aztertzeko nagusiki erabili ditugu berri konkretuak (lehenago agertutakoak bezalakoak) nahiz bideoren bat edota top 10en bat umeentzako programazio programekin.
Hala, taldekideei erakustean, 0tik hasi izan beharra izan dugu, askok ez zekitelako ezta zer den programatzea! Sentitu dugu aipatutako programetariko bat erabili ahalko bagenu beraiekin, azkar ulertuko luketeela zertan datzan.
jueves, 9 de octubre de 2014
Umeek jolasten duten bitartean programatzen ikasiz
Teknologia berriak gure eguneroko bizitzaren zati gero eta garrantzitsuagoa dira. Hara, proiektu asko jarri dira abian, guk aztertuko duguna programazioarena klasean izango da, adin txikietan.
Hala, guk klase batean umeei programatzen irakatsi ahalko genieke. Teoria pixka batekin nahiz ordenagailuetan praktikak eginez.
Klase teorikoei legokienez, errazki azalduko genuke programazioa zertan datzan nahiz guk erabiliko dugun programara nolabaiteko sarrera. Kontua da ikasleek pentsatzea jolasten dabiltzatela programatzen ikasten ari diren bitartean.
Guk proposatuko genukeen programa Alice izango litzateke, programazioa errazten duelako era oso dibertigarrian. Gainera, dohakoa eta kode irekikoa da.
Hasieran, umeei erakutsi ahalko genieke pertsonak espazio batean sartzen, gero animazio programatuak sortzeko edota jokoak!
Hau izango liteke ariketa posible bat, marrazo bat animatzea irla bati bueltak ematen:
Geroxeago animazio konplexuagoak egingo genituzke, ondokoa bezalakoa, non kamara kontrolatzen den, parametroak erabiltzen diren, eta gorputzaren zati konkretuak mugitzen diren...
domingo, 5 de octubre de 2014
Debekatutako hezkuntza
Sarrera:
“Debekatutako hezkuntza” Argentinan egindako pelikula dokumentala da, 2012ko abuztuan kaleratutakoa. Ikasketak bukatu berriak zituen 21 urteko mutil batek burutu zuen dokumentala, hark izandako esperientzia txarra kontuan izanik. Bertan herrialde ezberdinetako adituek bere iritzia ematen dute hezkuntza sistemari buruz eta ikusgai dira Latinamerika eta Espainiako hezkuntza esperientzia ez ohikoak. Dokumentala “Crowdfunding”aren bitartez finantziatu egin zen, borondatezko finantziabide bat interneten bidez burutua. Filma azkar bilakatu zen famatu, 2013-rako 10 milioi aldiz ikusi baitzen.
Kritikak:
- Eskola pribatuen defentsa egiten dela uste dute batzuek, hezkuntza elitistatzak joz
Orri horretako idazleak, pelikularen ideia orokorrarekin ados dagoela esaten du. Baina, bertan soilik dirudun umeen egoera aztertzen dela dio, eta bere ustez, arazo hori ume guztiena da. Film honetan txiroen partehartzea falta dela kritikatu egiten du. Laburbilduz, eskola pribatuen defentsa soilik egiten dela uste du autoreak eta beraz, eskola publikoko ikasleen hitza falta dela aitortzen du.
Pelikula honek hezkuntzaren esperientzia alternatiboen defentsa egiten duela esaten dute, baina espontaneismo pedagogikoan (umetik jaiotzen da guztia eta horretarako ez da ez instituziorik ez autoritaterik egon behar, umearen ahalmen sortzailea aske egon dadin) zentratzen da. Eskola pulikoari erasotzen dio filmak, autoritarioa, industriala eta diziplina handikoa dela esanez. Etxeko hezkuntza eskola publikoari konponbide emateko ere aipatzen du.
Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri, besteen ideiak agerian uzten eta ideiak kritikoki begiratzeko aukera errazten. Baina ez dira aurkitu ditzakegun kritika bakarrak. adibidez hemen daukagu eskola publikoaren kontrakoa dela esaten duen kritika, beste kritika bat.
Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.
Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.
jueves, 25 de septiembre de 2014
Bullying eskoletan
Aurkezten dugun gaietako bat bullying-a da, eskoletan bizi den arazo oso nabarmena baita. Ume askok jasaten baitute marginazioa zein burla eta denon artean bukatu behar dugulako egoera honekin. Hemen utziko dugu Bullying-ari buruzko informazioa biltzen duen web orria.
Ondoren, bullying eredu baten bideoa daukagu.
Denon lana da honekin bukatzea.
Generoa, erlijioa eta Erroma
HEZKUNTZA ETA GENEROA :
Gai honetan sakontzea, interesgarria iruditu zitzaidan, hezkuntzaren egoera emakumeengan askoz aldatu harren, oraindik daude herrialde batzuek emakumeen alfabetitazioan parte hartzen ez dutenek, eta horretan sakontzea interesgarria iruditu zitzaidan.
·
Web orrialdea honetan lhen
hezkuntza mundu osoan zehar hobetu egin dela diobaina oraindik neska eta emakume asko daude ikasketatik baztertuak dauzenak. Neskeen eta emakumeen alfabetazioa haien irate baliabideak eta haien familia mantentzea suposatuko litzateke. Erlijio mota batzuetan, emakumeak ezin dute hezkuntzarako eskubiderik izan.
- Youtubeko bideoa: ( ezin ditut bideoak insertatu
- Argazkia:

HEZKUNTZA ETA ERLIJIOA:
Hasiera batean, erlijioa eta hezkuntza gaia egitea aukera ona iruditu zitzaidan, baina interneten agertzen zen informazioa ez zen hezkuntzarekin lotutakoa, baizik eta estatuarekin lotutako. Horren ondorioz, erlijio eta hezkuntzaren arteko informazioa nahiko eskasa da, beraz soilik informazio txiki hau hartu ahal izan dut, baina ideia hau sakontzea gustatuko litzaidake.
- Youtubeko bideoa:
- Argazkia:

IRAKASKUNTZA ANTZINAKO ERROMAN :
Azkenik, antzinako erromako irakaskuntza interesgarria izango zela iruditu zitzaidan. Hasiera batean zelan irakasten eta ikasten zutela jakitea nahiko interesgarria da eta ondorioz, gai hau ere aukeratu nuen.
Aitak irakasten ziena soilik ikasi( ohiturak )
7 urterarte amak irakatsi(etxean), 7 urtetik aurrrera
aitarekin lanera joan( irakurri, idatzi, erlijioa, armen erabilera, moralak..),
hori soilik mutilak egin. Neskak amarekin etxean jarraitu etxeko zer
eginak ikasten
Grezia konkistatu zutenean,
erromako irakaskuntza erabat aldatu zen ( greziartarra bihutu )
Erromako irakaskuntza hiru
zatitan bereizi: elemantala (7-12 urte bitartean, etxeko heziketa edo literator,
edozein ikasi ahal zuen), erdikoa( 12-16 uret bitartekoa, grammaticuss,
pertsona pribilegiatuak soilik) eta goi mailakoa( rethorrek eman, maila
honetararte heltzen zirenak bizitza publikora begira lan egingo zutela zen )
- Youtubeko bideoa:
- Argazkia:
Kreatibitatea hezkuntzan
Aukeratu duda gaia kreatibitatea hezkuntzan da. Gaur egungo hezkuntza sisteman kreatibitatea duen papera, eta nola baztertzen den beste ikasgai batzuekin konparatuta.

Irudi hauek oso interesgarriak direla uste dut, eta kreatibitatearen garapenaren garrantzia agerian geratzen da:
Gai honi buruzko web-orri hauetan informazio gehiago irakurri dezakegu:
Kreatibitatea hezkuntzan (web-orria)
miércoles, 24 de septiembre de 2014
Bideojolasak hezkuntzan
Nik hautatutako orrialdea hau da, umeentzako joko batzuekin.
Hemen dago nira argazkia, Chiletar ume batzuk klasean.
Hemen dago nira argazkia, Chiletar ume batzuk klasean.
Horrez gain, hau da nire bideoa, Estatu batuek eta hezkuntzaren inguruko duten plan batekin.
Azkenik, nire powerpointa, hezkuntza eta bideojokoen ingurukoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


