Mostrando entradas con la etiqueta Naira Marchan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Naira Marchan. Mostrar todas las entradas

domingo, 30 de noviembre de 2014

Kilker ikastetxeko guraso bilera

Bideo honetan, Kilker ikastetxean, pasa den astean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasle baten gurasoekin egindako elkarrizketa ikus daiteke. Andrea Nieto tutoreak eta Naira Marchan orientatzaileak ikasle bati buruz hitzegin zuten haren gurasoekin. Bilera labur honetan, ikasle horrek ikasgelan duen jarrerari buruz eta notei buruz hitzegiten da, gurasoei informatzeko haien semearen egoera arlo akademikoan.



Kilker ikastetxearen 4.mailako aurkezpena 2014-15



Pasa den astean guraso bilera egon zen kilker ikastetxean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleen gurasoekin, hain zuzen ere. Aintzane Santosek ikasturteko plangintza azaldu zuen.

Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.

Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza: 



Lan hau egiteko, Interneten beste eskola batzuen ordutegiak, egutegiak etab. hartu ditugu. 4. mailako edukietan nahiko sakondu dugu bilaketa, hezkuntza sailaren web orrian. Eskertzekoa da Hobetu Beharra taldearen kolaborazio bikaina.

lunes, 27 de octubre de 2014

Motibazioa irakasleengan


Motibazioaz mintzatuko gara, etorkizuneko irakasleak izango garenez, motibazio ezak irakaskuntza prozesurako oztopo handia gerta dakigukeelako. Gai hau lantzeko hainbat ideia garrantzitsu hartuko ditugu kontuan. Horretaz gain, taldekide eta ezagun batzuek izandako esperientzietan oinarrituko gara.
 
Zer da auto-motibazioa?
  • Irakasleek klase emateko behar duen motibazioa,  ikastetxearen edota ikasleen arabera, zaila izan daitekeelako klase ematea.
  • Klase emateko gogoak ez galtzea.

Nola lortu?
  • Irakasleek haiengan konfidantza izan behar dute.
  • Gizartearen esker ona, onarpena.
  • Norberak bere meritoak, antzematea.
  • Lan baldintzak hobetu.
  • Norberaren arazo pertsonalak alde batera uzten ikasi.
  • “Malestar docente” delakoa sahiestea.


Irakaslearen jarrera

  • Irakasleak egunerokoan nolako jarrera izan behar duen. Azken batean, umeak motibatzeko bera ere motibatua egon beharko da, eta motibazio hori urteetan zehar mantentzea ez da erraza.
  • Motibazioa mantentzeko, irakasleak bere lana egunero berritu behar du, gure irakasle zaharrekin ikusi dugun bezala, metodo klasikoak bizitza osoan erabiltzean motibazioa desagertzen delako irakasle nahiz ikasleengan.


Motibazioa psikologiaren aldetik

  • Alderdi psikologikotik motibazioaz hitz egitean, kontuan izan behar da zer dioen psikologiak motibazioaren inguruan, era teorikoan. Hala ere, jakin behar da bakoitzarengan oso aldakorra dela motibazioa, guztiok jarraitu arren eredu psikologiko konkretu batzuk.

Elkarrizketaren ideia nagusiak


Make your own mind maps with Mindomo.

domingo, 12 de octubre de 2014

Musikaren bidez ikastea

Normalean hezitzaileek bost ikasketa arlo bereizten dituzte: matematika, hizkuntza eta literatura, zientzia fisikoak, gizarte zientzia eta artea. Alde batera usten dute musika, umeen eguneroko bizitzan ezinbestekoa dela uste dugu eta horregatik aukeratu dugu gai hau. Gai honi buruzko ikerketa egin dugu eta web orri hau erabili dugu iturri gisa. Ikerketa egin ondoren konturatu gara uste genuena baino garrantzitsuagoa dela musika umearen garapenean, beraz, musikak eragin handia duela umeen eguneroko bizitzan ikasi dugu.
Musika garrantzitsua dela ikasi dugu, hainbat arrazoiengatik:

1. Musika adimen emozionalarekin eta umearen garapenarekin lotura zuzena du. Batzuk bere balioa eskasa duela uste dute baina musikak, umearen gaitasunak garatzen laguntzen dio.

2. Musikarekin eta haren erritmoarekin bizi diren ikasleek lan hobeagoa egiten dute horrekin bizitzen ez direnekin konparatuta. Musikarekin estimulatutako umeak garapen hobeagoa dute, ikaskuntzan hobeto eta arinago erantzuten dute.

3.Gizakiaren garapenean, hazkuntzan eta eboluzioan eragin nabarmena du.

4. Emozio eta sentimendu ugari transmititu dezake esate baterako, poztasuna, tristura, zorigaitza, maitasuna...

Ariketa batzuk planteatu ditugu alde batetik umeen erritmo gaitasuna garatzeko eta bestetik musika tresna desberdinak frogatuz haurraren musikarekiko interesa lortzen saiatzeko.

1.Umearen erritmoa garatzeko hainbat ariketa egin daitezke: Gorputz atalekin eginiko erritmoak edota elementuren batekin, musika tresna batekin adibidez. Oinarrizko elementuak baino ez ditugu erabili behar edalontzi, karpetak, txaloak edota oinekin kolpeak emanez. Elementu hauek konbinatuz erritmoak sortzean datza, umeak gaitasun hau garatu dezan, eta aldi berean inprobisazioa eta kordinazioa garatzen du haurrak. Bideo honetan oso ondo deskribatzen da edalontziak erabiliz guk planteatutako ariketa.








 
2.Musika tresna desberdinak frogatzean datza bigarren ariketa edo proiektu hau. Beti ere lehen hezkuntzarako aproposak diren oinarrizko musika tresnen bidez, hala nola, xilofonoak, marakak, txinatar kutxa, klabeak, hau da, perkusiozkoak direnak batez ere eta txirula, noski.







3. Azkenik musika eta mugimenduaren lotura estua aprobetxatuz beste ariketa bat egitea posible izan litzatekeela uste dugu. Gure hirugarren proposamena, mugimenduak musikarik gabe egitean datza. Honek, umeen mugimendu koordinazioan eta haien ekintzak planifikatzen laguntzen die gai hau lantzeak. Baita ere, haien emozioak eta sentimenduak isladatzeko bide edo tresna egokia dela iruditu zaigu.

domingo, 5 de octubre de 2014

Elkarrizketa irakasleari

ELKARRIZKETAREN ONDORIOA:



Irakasle miresgarri bezala Lourdes hautatu dut. 40 urte  baino gehiago darabil klaseak eguzkibegi ikastolan ematen eta aitortu zidan lehen egunetatik ez dela ezer aldatu, poztasun eta gogo berberak dituela klase emateko orduetan.  Harekin  LH5 eta LH6ko ikasturteak eman nituen.Sei urte pasa dira eta oraindik berarekin bizitako momentu batzuk gogoratu nituen gelara sartzean eta harekin hizketa ibili nintzen momentuan. Irakasle hori berriro ikustea poztasun handiz bete ninduen.

Ikastolara joan nintzen elkarrizketaren lan hau kontatzera, bere erantzuna baiezkoa izan zen eta beraz ostegunean geratu ginen. Ordu eta gutxiko elkarrizketa izan zen, bere gelan eginikoa. Hasieran, egoera nahiko deserosoa zen. Nik izandako irakasle batekin hizketan ibiltzea... Baina erlojuak aurrera egin ahala, konfidantza hartu egin nuen eta gidoietako galderetatik aparte, elkarrizketa bitartean nire interesa piztu zizkidan gauza guztien erantzuna entzuteko irrikitan nengoen. 
Ordu eta gutxitan hezkuntzarekiko eta irakaslearekiko gauza asko ikasi nituen. Irakasle baten esperientzia entzutean konturatu nintzen zein baliagarria den esandako guztia jakitea etorkizunean irakasle "ona" izateko.

Gehien harritu ninduen iruzkin edo azalpena, irakasle batek, ez duela irakasle zeregina eskola orduan amaitzen, baizik eta, eskolan arazo bat sortu izan  bada, etxean bueltak eta bueltak ematen dizkio arazo hori konpontzeko ahaleginarekin. Baita ere aitortu zidan, berak ez zituela materia guztiak gustuko, baina eman behar zituela eta beraz, bere partetik esfortzu handiagoa suposatzen zuen horrek.Galdera gehienak hezkuntzaren inguruan izan ziren, baina 10-15 minutu eman zuen niri galdera batzuk egiten ( non nagoen ikasten, pozik al nagoen... )

Azkenik, irakasle funtzioa unibertsitaten ez dela ikasten esan zidan, baizik eta praktikarekin lortzen den gauza bat dela. Teoriak ondo menperatu ahal ditugu, baina horrekin nahikoa ez zela esan zidan. Berak urte asko darama hezkuntza munduan eta aitortu zidan ez zela gauza monotono bat, baizik eta, egunero lan ezberdin batekin topatzen zarela, ume ezberdinak, giro ezberdina eta momentu ezberdinak bizi egiten dituzula



                                                                                                                Naira Marchan

Debekatutako hezkuntza

Sarrera:
“Debekatutako hezkuntza” Argentinan egindako pelikula dokumentala da, 2012ko abuztuan kaleratutakoa. Ikasketak bukatu berriak zituen 21 urteko mutil batek burutu zuen dokumentala, hark izandako esperientzia txarra kontuan izanik. Bertan herrialde ezberdinetako adituek bere iritzia ematen dute hezkuntza sistemari buruz eta ikusgai dira Latinamerika eta Espainiako hezkuntza esperientzia ez ohikoak. Dokumentala “Crowdfunding”aren bitartez finantziatu egin zen, borondatezko finantziabide bat interneten bidez burutua. Filma azkar bilakatu zen famatu, 2013-rako 10 milioi aldiz ikusi baitzen.


Kritikak:



Orri horretako idazleak, pelikularen ideia orokorrarekin ados dagoela esaten du. Baina, bertan soilik dirudun umeen egoera aztertzen dela dio, eta bere ustez, arazo hori ume guztiena da. Film honetan txiroen partehartzea falta dela kritikatu egiten du. Laburbilduz, eskola pribatuen defentsa soilik egiten dela uste du autoreak eta beraz, eskola publikoko ikasleen hitza falta dela aitortzen du.


Pelikula honek hezkuntzaren esperientzia alternatiboen defentsa egiten duela esaten dute, baina espontaneismo pedagogikoan (umetik jaiotzen da guztia eta horretarako ez da ez instituziorik ez autoritaterik egon behar, umearen ahalmen sortzailea aske egon dadin) zentratzen da. Eskola pulikoari erasotzen dio filmak, autoritarioa, industriala eta diziplina handikoa dela esanez. Etxeko hezkuntza eskola publikoari konponbide emateko ere aipatzen du.


Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri, besteen ideiak agerian uzten eta ideiak kritikoki begiratzeko aukera errazten. Baina ez dira aurkitu ditzakegun kritika bakarrak. adibidez hemen daukagu eskola publikoaren kontrakoa dela esaten duen kritika, beste kritika bat.

Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.


jueves, 25 de septiembre de 2014

Bullying eskoletan


Aurkezten dugun gaietako bat bullying-a da, eskoletan bizi den arazo oso nabarmena baita.  Ume askok jasaten baitute marginazioa zein burla eta denon artean bukatu behar dugulako egoera honekin. Hemen utziko dugu Bullying-ari buruzko informazioa biltzen duen web orria.
Ondoren, bullying eredu baten bideoa daukagu.


Denon lana da honekin bukatzea.

Generoa, erlijioa eta Erroma

HEZKUNTZA ETA GENEROA :


 Gai honetan sakontzea, interesgarria iruditu zitzaidan, hezkuntzaren egoera emakumeengan askoz aldatu harren, oraindik daude herrialde batzuek emakumeen alfabetitazioan parte hartzen ez dutenek, eta horretan sakontzea interesgarria iruditu zitzaidan.


·        Web orrialdea honetan  lhen hezkuntza mundu osoan zehar hobetu egin dela diobaina oraindik neska eta emakume asko daude ikasketatik baztertuak dauzenak. Neskeen eta emakumeen alfabetazioa haien irate baliabideak eta haien familia mantentzea suposatuko litzateke. Erlijio mota batzuetan, emakumeak ezin dute hezkuntzarako eskubiderik izan.



  •       Youtubeko bideoa: ( ezin ditut bideoak insertatu 





  •       Argazkia:

HEZKUNTZA ETA ERLIJIOA:

  Hasiera batean, erlijioa eta hezkuntza gaia egitea aukera ona iruditu zitzaidan, baina interneten agertzen zen informazioa ez zen hezkuntzarekin lotutakoa, baizik eta estatuarekin lotutako. Horren ondorioz, erlijio eta hezkuntzaren arteko informazioa nahiko eskasa da, beraz soilik informazio txiki hau hartu ahal izan dut, baina ideia hau sakontzea gustatuko litzaidake.
  •     Web orrialde bi hautatu ditut, bata hau da eta hori  bestea.
  •     Youtubeko bideoa:

  •      Argazkia:

IRAKASKUNTZA ANTZINAKO ERROMAN :

    Azkenik, antzinako erromako irakaskuntza interesgarria izango zela iruditu zitzaidan. Hasiera batean zelan irakasten eta ikasten zutela jakitea nahiko interesgarria da eta ondorioz, gai hau ere aukeratu nuen.
  •      Web orrialdeak hauek dira : lehengoa eta  bigarrena . Bertan, honi buruz hitz egiten dute:
Aitak irakasten ziena soilik ikasi( ohiturak )

7 urterarte amak irakatsi(etxean), 7 urtetik aurrrera aitarekin lanera joan( irakurri, idatzi, erlijioa, armen erabilera, moralak..), hori soilik mutilak egin. Neskak amarekin etxean jarraitu etxeko zer eginak ikasten

Grezia konkistatu zutenean, erromako irakaskuntza erabat aldatu zen ( greziartarra bihutu )

Erromako irakaskuntza hiru zatitan bereizi: elemantala (7-12 urte bitartean, etxeko heziketa edo literator, edozein ikasi ahal zuen), erdikoa( 12-16 uret bitartekoa, grammaticuss, pertsona pribilegiatuak soilik) eta goi mailakoa( rethorrek eman, maila honetararte heltzen zirenak bizitza publikora begira lan egingo zutela zen )
  •      Youtubeko bideoa:
  •  Argazkia:










Kreatibitatea hezkuntzan


Aukeratu duda gaia kreatibitatea hezkuntzan da. Gaur egungo hezkuntza sisteman kreatibitatea duen papera, eta nola baztertzen den beste ikasgai batzuekin konparatuta.




Irudi hauek oso interesgarriak direla uste dut, eta kreatibitatearen garapenaren garrantzia agerian geratzen da:


 Gai honi buruzko web-orri hauetan informazio gehiago irakurri dezakegu:

Kreatibitatea hezkuntzan (web-orria)

miércoles, 24 de septiembre de 2014

Bideojolasak hezkuntzan

Nik hautatutako orrialdea hau da, umeentzako joko batzuekin.
Hemen dago nira argazkia, Chiletar ume batzuk klasean.


 

Horrez gain, hau da nire bideoa, Estatu batuek eta hezkuntzaren inguruko duten plan batekin.

 
Azkenik, nire powerpointa, hezkuntza eta bideojokoen ingurukoa