jueves, 9 de octubre de 2014

Umeek jolasten duten bitartean programatzen ikasiz


Teknologia berriak gure eguneroko bizitzaren zati gero eta garrantzitsuagoa dira. Hara, proiektu asko jarri dira abian, guk aztertuko duguna programazioarena klasean izango da, adin txikietan.


Hala, guk klase batean umeei programatzen irakatsi ahalko genieke. Teoria pixka batekin nahiz ordenagailuetan praktikak eginez.

Klase teorikoei legokienez, errazki azalduko genuke programazioa zertan datzan nahiz guk erabiliko dugun programara nolabaiteko sarrera. Kontua da ikasleek pentsatzea jolasten dabiltzatela programatzen ikasten ari diren bitartean.

Guk proposatuko genukeen programa Alice izango litzateke, programazioa errazten duelako era oso dibertigarrian. Gainera, dohakoa eta kode irekikoa da.

Hasieran, umeei erakutsi ahalko genieke pertsonak espazio batean sartzen, gero animazio programatuak sortzeko edota jokoak!

Hau izango liteke ariketa posible bat, marrazo bat animatzea irla bati bueltak ematen:


Geroxeago animazio konplexuagoak egingo genituzke, ondokoa bezalakoa, non kamara kontrolatzen den, parametroak erabiltzen diren, eta gorputzaren zati konkretuak mugitzen diren...





martes, 7 de octubre de 2014

Irakasleari elkarrizketa: Aintzane

Lana aurkeztu zidaten bezain laster, argi eta garbi ikusi nuen zein irakasleri egin nahi nion elkarrizketa. Hainbat urtetan nire irakasle izan zen Anari egin nion elkarrizketa, eta egia da zaila suertatu zitzaidala berarekin kontaktuan jartzea ikastetxez aldatu baitzen. Egun batzuetan telefonoz hitz egin ostean, azkenean ikastetxeko gela batean geratu ginen.

Hasieratik oso lagunartekoa izan zen, bera izatez oso lasaia baita eta horrek lagundu ninduen, joan baino lehen nahiko urduri bainenbilen. Unibertsitateaz eta hainbat kontuz hitz egin eta gero, benetako elkarrizketari ekin genion.  Galdera  askoren erantzunak gutxi gorabehera asmatuko nituelakoan nengoen eta nire harridurarako kasu batzuetan ez zen horrela izan.

Alde batetik, banekien hainbeste markatu nauen irakasle batek bokazioz aritzen zela eta betidanik nahi izan zuela irakaskuntzan aritu. Baita ikasleekiko kontaktua dela politena berarentzat, momentuan momentuko kontaktua zein urteak pasata ikasleekin hitz egitea, eta benetan uste dut, urteak pasata niri galdera berbera eginez gero, berdin erantzungo nukeela.

Bestalde, nahiko harritu ninduten erantzunak daude. Izan ere, ez nuen uste niretzat hain ondo azaltzen zuen eta bere irakasgaiak maitatzea lortu zuen irakasleak pentsatzea bere metodologia aldatuko zukeela ahal izan balu, adibidez, lan kooperatibo gehiago edo edukiak baino, gaitasunak ebaluatzea. Gero, galdetu nionean irakasle prestakuntzan zer ikasi beharko litzatekeen, esan zituen gauza guztietatik batek bereziki deitu zidan arreta: “emozioak lantzea, pertsonekin lanean gaudelako, bakoitzak atzean dituen arazoak kontuan hartuta lanari jarraitzen jakitea”.

Oso elkarrizketa emankorra gertatu zitzaidanez, ondorio pila bat atera ditzaket. Hala ere, nagusienekin geratuko naiz: lehenik, metodologia berriak ezarri behar direla eta orekaz landu; bigarren, lehentasuna beti ikaslea dela eta haren alde egin behar duela beti irakasleak eta hirugarren, hezkuntza munduan gauza asko aldatu behar direla eta horretarako beti jarraitu behar dugula prestakuntzan eta hezkuntzako pieza guztien komunikazioa bermatu behar dugula.

Azkenik, egun batzuk pasata buruan geratu zait erantzun bat benetan motibatu nauena irakasle aritzeko. Galdetu nion berarentzako zeintzuk ziren irakasle izatearen alde onak, eta betiko erantzunak espero nituen, soldata, oporrak etab. baina berak benetan erantzun polita eman zidan: “irakasle izatearen alde onak guztiak dira, gustukoa baldin badaukazu, guztiak. Nik alde onak baino ez ditut ikusten, alde txarrak administrazio kontuak baino ez dira, ikasleekin ez.”

Ikaragarri polita da, miresten duzun irakasleak, zuk miresten duzun adina liluraz hitz egitea bere lanbideaz.  Pizgarria da oso, etorkizuneko lana gogoekin hartzeko.

Elkarrizketaren ondorioa

Elkarrizketa egiteko pasa den urtean nik izandako historia irakaslea aukeratu dut, miresten baitut. Batxilergoan eta DBH-n irakasle lanetan ibili da azken 20 urteotan historia eta gizarte zientziak ematen Gasteizko Mendebaldea ikastetxean. Irakastea izugarri gustuko du eta ez da nekatzen urtero gai berdinak emateaz. Berrogeita bost minutu inguruko elkarrizketa izan zen, hasieran nahiko urduri nengoen ez dudalako konfidantza handirik izandako irakasleekin, baina berehala lasaitu nintzen eta esperientzia polita izan zen.
Alde batetik, berak  izandako esperientziak kontatu zizkidan: zergatik hasi zen irakasle lanean, izandako arazoak hainbat ikasleekin eta gauzarik politena eta zailena, esate baterako. Berarekin izandako elkarrizketaren ondoren konturatu naiz irakasleen lana uste nuela baino garrantzitsuagoa dela, batez ere lehen eta haur hezkuntzan.
                                              
 
                                                      
Bestetik, magisteritzako graduan zer ikasten ez den galdetzerakoan hitz bakarra esan zidan: esperientzia. Esperientzia eta praktikaren bidez gauza asko ikasten direla esan zidan, karreran ezin direnak ikasi. Irakasle on batek izan behar zituen ezaugarriak esan zizkidan eta ezaugarri gehienak nik pentsatutakoekin bat datoz eta nik aukeratutako irakasleak betetzen dituenak nire iritziz. "Ezetz" esaten jakin behar dudala azpimarratu zuen, umeak irakaslearekiko respetoa adieraz dezan. Pazientzia handia izatea ere beharrezkoa dela esan zidan, haurrekin egoteko eta hezitzeko ezinbestekoa dena.
Laburbilduz, irakasle honekin izandako elkarrizketa oso baliagarria izan da niretzat. Konturatu naiz irakasleek erantzukizun handia dutela, umeen eredu izango baikara ikasgelan. Bokazioa ezinbestekoa da irakasle izateko eta Carmen ere horrekin bat dator. Horri buruzko esaldi bat esan zidan, ahaztuko ez dudana. Berak esan zidan " karrera amaitzerakoan guztiok izango zarete profesionalak, baina batzuk bakarrik profesional onak", hau da, benetan bokazioz irakasle izan nahi dutenak izango dira irakasle onak eta ez magisteritzako gradua egin dutenek beste gradu baterako nota ez dutelako, adibidez.

lunes, 6 de octubre de 2014

Elkarrizketa irakasleari

Elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Carmen da, nire lehen hezkuntzako irakaslea hirugarren eta laugarren mailan. Berarekin igaro nuen ordua oso gustura pasatu nuen. Izan ere, nire haurtzaroko momentu politenak klase horretan pasatu nituen. Carmeni esker gauza batzuk ikasi ditut, hezkuntzarako eta irakaskuntzarako garrantzitsuak direnak.

Hasteko, taldeka lan egiten ikastea beharrezkoa da, eskolan beste irakasle batzuekin lan egin behar delako. Honetarako ikastaroak edo kurtsoak egin beharko ziren hau gehiago lantzeko, izan ere, irakasle batek hobeto lan egingo du bere lankideekin ondo konpontzen bada eta gustura sentitzen bada bere lanean. Ildo horretatik jarraitzen, Carmenek azpimarratu zidan irakasleen prestakuntza etengabe berritzeko beharra. Gizartean egoera aldatzen bada baita ere horrekin irakasteko modua. Esate baterako teknologiaren erabileraren kasuan.

Beste ideia garrantzitsu bat sormenaren garapena da. Hezkuntzan, eta batez ere lehen hezkuntzan, sormena garatzea derrigorrezkoa izan beharko litzateke. Irakasleak ere sormena garatu behar du klaseak eta material berriak prestatzeko, eta klase guztietan gauza bera ez egiteko. Nahiz eta modu honetan pentsatu, errealitatean gertatzen dena gure hezkuntza sistema (eta gizarteak onartzen duena) sormenari garrantzia kentzen diola da. Hau aldatzeko beharra dago.

Irakasle izateko ikasi behar diren gauzarik inportanteenak praktikak egiten ikasten dira, eta irakasle izaten ikasteko irakatsi behar dela argi dago. Gainera, praktika gehiago egin beharko ziren, baina ikasturte osoan zehar. Izan ere, klase baten egoera aldatzen doa kurtsoa aurrera doan heinean.
Naiz eta lan polita izan, irakasle izateak momentu zailak daude. Momentu gogorrenak ikasleei edo ikasleen familiei zerbait gertatzen zaionean izaten dira; ikasle batek bullying-a jasan behar duenean, edo ikasle batek behar bereziak dituenean, eta horregatik zailtasunak dituenean ikasteko. Kasu horien aurrean, irakasleak ez daude prestatuta egoera horiek konpontzeko, eta laguntza gutxi eskaintzen dira.

Xabierren elkarrizketa Olabideko Josebari


Nik hautatutako pertsona miresgarria Joseba da, Gasteizko Olabide ikastolan DBH 3. eta 4. mailetan biologia-geologia irakaslea. 14 urte nintuenean ezagutu nuen bera, beste gelakide berri askorekin batera, 3. mailarekin hastean. Hara, azkar konturatu ginen guztiok bere nolabaiteko xarmaz, guztiok bere klaseak izateko gogoz beterik geunden eta!

Ostiralean egon nintzen berarekin, non eta bere mintegian, bakarka. Olabidek gogoan nuen bezala jarraitzen zuen, Joseba bezala! Pozez hasi ginen hizketan, ia gidoi bat duen elkarrizketa jarraitu behar genuela ahantziz. Egia esan, ez nuen besterik espero, oso irakasle hurbila baitzen. Bere kontuak kontatu zizkidan, gure artean egunerotuz, ordenagailuak bezala!

Aipagarria da bera nire galderei erantzuteko gogotsu zebilela, ez nuena guztiz espero, galderak aspergarri suertatzen zitzaizkidalako. Hala, ez genion guztiz jarraitu nire paperean idatzita zegoen gidoiari. Haatik, proposatutako lehen galdera esan nion, eta erantzunak txunditu ninduen, ez nuen espero eta. Bere irakas-bizitzako memento politenentzat espero nuen ikasleek berari zerbait oparitu zioten mementoren bat. Ez zen hala. Bere une politena duela gutxi izanak, eta ikasle ohien bisitak zirela esateak harritu ninduen. Azken batean, berarentzat memento politenetariko bat zen eta berarekin burutzen ari nintzen elkarrizketa!

Hala, bere bizitzari buruz hitz egiten jardun ginen 10 bat minutuz, beste gai interesgarri batekin topatu arte, hara, bere irakasle-formakuntzarekiko kritika. Berak pozik zirudien klaseak ematean eta, ondorioz, ez nuen espero jaso izan nuena bezalako kritika zorrotza!

Hala ere, poziz bete ninduen izandako elkarrizketak, bere klaseak nahiz ikastola gogoratu nituelako; azken batean ez ziren urte lazgarriak izan! Denbora pasa ahala, malenkonia sentitu nuen ere, faltan botatzen dudalako ikastolaren giroa, hango irakasleak, lagunak... Ikastola bera.

Laburbilduz, elkarrizketa nik espero izan nuen bezala izan ez arren, pozik nago izandako solasaldiarekin eta irakaslearekin berriro egon izanarekin. Pozik sentitu nintzen berarentzat memento unkigarria zelako pasatzen ari ginena eta bere kritikarekin bat netorren. Ariketa ontzat jotzen dut egindakoa, ondo datorkigulako guri, etorkizuneko irakasleoi, guk izandako irakasle onekin berriro egotea, zerbait ikasiz nahiz ondo pasatuz!

domingo, 5 de octubre de 2014

Elkarrizketa irakasleari

ELKARRIZKETAREN ONDORIOA:



Irakasle miresgarri bezala Lourdes hautatu dut. 40 urte  baino gehiago darabil klaseak eguzkibegi ikastolan ematen eta aitortu zidan lehen egunetatik ez dela ezer aldatu, poztasun eta gogo berberak dituela klase emateko orduetan.  Harekin  LH5 eta LH6ko ikasturteak eman nituen.Sei urte pasa dira eta oraindik berarekin bizitako momentu batzuk gogoratu nituen gelara sartzean eta harekin hizketa ibili nintzen momentuan. Irakasle hori berriro ikustea poztasun handiz bete ninduen.

Ikastolara joan nintzen elkarrizketaren lan hau kontatzera, bere erantzuna baiezkoa izan zen eta beraz ostegunean geratu ginen. Ordu eta gutxiko elkarrizketa izan zen, bere gelan eginikoa. Hasieran, egoera nahiko deserosoa zen. Nik izandako irakasle batekin hizketan ibiltzea... Baina erlojuak aurrera egin ahala, konfidantza hartu egin nuen eta gidoietako galderetatik aparte, elkarrizketa bitartean nire interesa piztu zizkidan gauza guztien erantzuna entzuteko irrikitan nengoen. 
Ordu eta gutxitan hezkuntzarekiko eta irakaslearekiko gauza asko ikasi nituen. Irakasle baten esperientzia entzutean konturatu nintzen zein baliagarria den esandako guztia jakitea etorkizunean irakasle "ona" izateko.

Gehien harritu ninduen iruzkin edo azalpena, irakasle batek, ez duela irakasle zeregina eskola orduan amaitzen, baizik eta, eskolan arazo bat sortu izan  bada, etxean bueltak eta bueltak ematen dizkio arazo hori konpontzeko ahaleginarekin. Baita ere aitortu zidan, berak ez zituela materia guztiak gustuko, baina eman behar zituela eta beraz, bere partetik esfortzu handiagoa suposatzen zuen horrek.Galdera gehienak hezkuntzaren inguruan izan ziren, baina 10-15 minutu eman zuen niri galdera batzuk egiten ( non nagoen ikasten, pozik al nagoen... )

Azkenik, irakasle funtzioa unibertsitaten ez dela ikasten esan zidan, baizik eta praktikarekin lortzen den gauza bat dela. Teoriak ondo menperatu ahal ditugu, baina horrekin nahikoa ez zela esan zidan. Berak urte asko darama hezkuntza munduan eta aitortu zidan ez zela gauza monotono bat, baizik eta, egunero lan ezberdin batekin topatzen zarela, ume ezberdinak, giro ezberdina eta momentu ezberdinak bizi egiten dituzula



                                                                                                                Naira Marchan

Debekatutako hezkuntza

Sarrera:
“Debekatutako hezkuntza” Argentinan egindako pelikula dokumentala da, 2012ko abuztuan kaleratutakoa. Ikasketak bukatu berriak zituen 21 urteko mutil batek burutu zuen dokumentala, hark izandako esperientzia txarra kontuan izanik. Bertan herrialde ezberdinetako adituek bere iritzia ematen dute hezkuntza sistemari buruz eta ikusgai dira Latinamerika eta Espainiako hezkuntza esperientzia ez ohikoak. Dokumentala “Crowdfunding”aren bitartez finantziatu egin zen, borondatezko finantziabide bat interneten bidez burutua. Filma azkar bilakatu zen famatu, 2013-rako 10 milioi aldiz ikusi baitzen.


Kritikak:



Orri horretako idazleak, pelikularen ideia orokorrarekin ados dagoela esaten du. Baina, bertan soilik dirudun umeen egoera aztertzen dela dio, eta bere ustez, arazo hori ume guztiena da. Film honetan txiroen partehartzea falta dela kritikatu egiten du. Laburbilduz, eskola pribatuen defentsa soilik egiten dela uste du autoreak eta beraz, eskola publikoko ikasleen hitza falta dela aitortzen du.


Pelikula honek hezkuntzaren esperientzia alternatiboen defentsa egiten duela esaten dute, baina espontaneismo pedagogikoan (umetik jaiotzen da guztia eta horretarako ez da ez instituziorik ez autoritaterik egon behar, umearen ahalmen sortzailea aske egon dadin) zentratzen da. Eskola pulikoari erasotzen dio filmak, autoritarioa, industriala eta diziplina handikoa dela esanez. Etxeko hezkuntza eskola publikoari konponbide emateko ere aipatzen du.


Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri, besteen ideiak agerian uzten eta ideiak kritikoki begiratzeko aukera errazten. Baina ez dira aurkitu ditzakegun kritika bakarrak. adibidez hemen daukagu eskola publikoaren kontrakoa dela esaten duen kritika, beste kritika bat.

Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.