domingo, 30 de noviembre de 2014

Kilker ikastetxeko guraso bilera

Bideo honetan, Kilker ikastetxean, pasa den astean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasle baten gurasoekin egindako elkarrizketa ikus daiteke. Andrea Nieto tutoreak eta Naira Marchan orientatzaileak ikasle bati buruz hitzegin zuten haren gurasoekin. Bilera labur honetan, ikasle horrek ikasgelan duen jarrerari buruz eta notei buruz hitzegiten da, gurasoei informatzeko haien semearen egoera arlo akademikoan.



Kilker ikastetxearen 4.mailako aurkezpena 2014-15



Pasa den astean guraso bilera egon zen kilker ikastetxean, lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleen gurasoekin, hain zuzen ere. Aintzane Santosek ikasturteko plangintza azaldu zuen.

Alde batetik,ikastetxea osatzen duten irakasle eta zuzendaria zeintzuk diren eta ikasturte honetako ordutegia zein izango den azaldu zen. Bestetik, ikasleek landuko dituzten ikasgaiei buruz hitz egin zen, hauetako bakoitzean landuko dituzten gaiak laburki azalduz. Horretaz gain, ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak zeintzuk diren eta ikasleek egingo dituzten irteerak zeintzuk diren zehaztu zen, besteak beste.

Guraso bakoitzari txosten bana banatu zitzaion eta hau da emaitza: 



Lan hau egiteko, Interneten beste eskola batzuen ordutegiak, egutegiak etab. hartu ditugu. 4. mailako edukietan nahiko sakondu dugu bilaketa, hezkuntza sailaren web orrian. Eskertzekoa da Hobetu Beharra taldearen kolaborazio bikaina.

lunes, 27 de octubre de 2014

Motibazioa irakasleengan


Motibazioaz mintzatuko gara, etorkizuneko irakasleak izango garenez, motibazio ezak irakaskuntza prozesurako oztopo handia gerta dakigukeelako. Gai hau lantzeko hainbat ideia garrantzitsu hartuko ditugu kontuan. Horretaz gain, taldekide eta ezagun batzuek izandako esperientzietan oinarrituko gara.
 
Zer da auto-motibazioa?
  • Irakasleek klase emateko behar duen motibazioa,  ikastetxearen edota ikasleen arabera, zaila izan daitekeelako klase ematea.
  • Klase emateko gogoak ez galtzea.

Nola lortu?
  • Irakasleek haiengan konfidantza izan behar dute.
  • Gizartearen esker ona, onarpena.
  • Norberak bere meritoak, antzematea.
  • Lan baldintzak hobetu.
  • Norberaren arazo pertsonalak alde batera uzten ikasi.
  • “Malestar docente” delakoa sahiestea.


Irakaslearen jarrera

  • Irakasleak egunerokoan nolako jarrera izan behar duen. Azken batean, umeak motibatzeko bera ere motibatua egon beharko da, eta motibazio hori urteetan zehar mantentzea ez da erraza.
  • Motibazioa mantentzeko, irakasleak bere lana egunero berritu behar du, gure irakasle zaharrekin ikusi dugun bezala, metodo klasikoak bizitza osoan erabiltzean motibazioa desagertzen delako irakasle nahiz ikasleengan.


Motibazioa psikologiaren aldetik

  • Alderdi psikologikotik motibazioaz hitz egitean, kontuan izan behar da zer dioen psikologiak motibazioaren inguruan, era teorikoan. Hala ere, jakin behar da bakoitzarengan oso aldakorra dela motibazioa, guztiok jarraitu arren eredu psikologiko konkretu batzuk.

Elkarrizketaren ideia nagusiak


Make your own mind maps with Mindomo.

domingo, 12 de octubre de 2014

Jolasten, ikasten

Gai hau aukeratu dugu gure ustez jolasa oso garrantzitsua delako umeen garapenerako. Izan ere, hezkuntzaren parte da ere jolasa, eta behar duen garrantzia eman nahi diogu. Umeek jolasen bidez hainbat gauza ikasten dituzte, adibidez, beste umeekin erlazionatu, psikomotrizitatea garatu, beste umeekin elkarbanatu, etab. Jolasa aukeratu dugu, baita ere, aisialdian umeekin egiten ditugun ekintzengatik (Aintzane bolondresa da saskibaloian umeak entrenatzen eta Josune eskaut talde batean arduradun bolondresa da). Jolas dinamikoen bidez saskibaloian jolasten ikasi edo eskultismoak transmititzen dituen baloreak ikasten.

Denok dakigu jolasten ikasten dela baina, ikertuz sakondu dugu gai honen inguruan genuen jakintza.  Interneten laguntzaz hasi ginen ikertzen, jolasen garrantziaren berri ematen duten  web orriak erabiliz. Batzuk pentsa dezakete jolasak denbora-pasa hutsak direla edo bakarrik ondo pasatzeko balio dutela, baina ez da horrela. Izan ere, etorkizuneko nagusien bizitzarako prestaketa da jolasa.


Hainbat gauza berri ikasi ditugu, eta ideia nagusienak eta interesgarrienak aipatuko ditugu:
·         Mugimenduaren premia duten jolasak ikaragarrizko garrantzia dute, hazteko prozesuan ezinbestekoak direlako, horrela garatzen baitituzte giharrak eta gorputz-adarrak. Era berean, bakoitzaren koordinazioa garatu ez ezik, besteekiko harremanak ere lantzen dira.
·         Sozializazioaren tresna ere bada,  umeak jolasetan nagusiek egiten dituzten ekintzak imitatzen baitituzte, etorkizunean beteko dituzten rolak ikasiz. Eta ez hori bakarrik, elkarbizitzako baloreak ere ikasten ditu umeak.
·         Berebiziko garrantzia ere badu jolasak, haren bidez, beste gauza askoren artean, umearen nortasuna garatzen laguntzen duelako.
·         Hainbat alor aberasten ditu jolasak: gaitasun fisikoa koordinazioa eta psikomotrizitatea garatzeko, garapen sentsorial eta mentala, gaitasun afektiboa(emozio berriak bizi, konfliktoak konpondu,eguneroko bizitzako arazoei aurre egin...), kreatibitatea eta imajinazioaren erabilera, lankidetza...
·         Adimena ere garatzen da: hitz egitea eta hizkuntzen barneratzea, trebetasun sozialak(esaterako, negoziatzea, lehiatzea, arauak jarraitzea, txandak errespetatzea...), adimen arrazionala(esaterako, konparatzea, sailkatzea, zenbatzea, memorizatzea...) etab.
·     Gainera, umeak bere burua ezagutu ez ezik, ingurunearen ezaguera ere lortzen du. Ingurunearekiko harremanetan jartzen dira, espazio eta denboraren ezaguera sustatzen da.



Honek guztiak lagunduko digu, lehen aipatutako ekintzetan. Guk prestatutako jolasak egin ostean garatu diren gaitasunak behatuko ditugu. Izan ere, praktikan jartzeko aukera izan dugu jadanik, eta ziur gaude etorkizunean jolasen garrantziaz ikasitakoa praktikan jarriko dugula. Bakoitzak bere esparruan landutako jolasa eta ondorioak azaltzera ekingo diogu:

  1. Eskaut taldean, konfiantza garatzeko jolasak maiz egiten ditugu. adibidez, "botila mozkortia", umeak borobil batean jartzen dira eta bat borobilaren barruan sartzen da, gorputza tentsioan jartzen eta alboetara bere gorputza erortzen uzten du. Borobilean dauden umeak saiatu behar dira barrukoa zutik mantentzen. Beste jolas bat "kremailera" da, horretan umeak lurrean etzanda jarri, haien buruekin kremailera bat osatzen, eta besoak gorantz jartzen, beste ume bat guztien gainetik pasatzen da, etzanda haien eskuetan. Ekintzarekin amaitzeko "amodioaren trena", ume guztiak eserita jarriko dira trainera bat bezala, baina borobil bat osatzen. Aurrekoari masaje bat egingo diote, eta beraiek baita ere masaje bat jasoko dute atzean daukaten kideak emanda. Jolas hauen bidez taldean elkartasuna eta gorputz-espresioa lantzen da, besteak beste.
  2. Saskibaloian badago askotan berotzeko egiten den jolas bat. Honetan datza: bi talde egiten dira eta 10 pase egin behar dira, baina baloia eskutan duena ezin da mugitu eta taldekide guztiek oihukatu behar dute zenbat pase daramatzaten. Kirolaren gaitasunak lantzen dira, baina beste batzuk landu dituztenaz ohartu naiz. Koordinazioa lantzen da nahitaez, zeren bakoitza beste taldeko baten aurrean jartzen da, baloia eskura ez dezan. Gainera, mugimendua lantzen dute alde batera eta bestera korrika eginez baloia pasa diezaieten. Espazioaren kontrolean ere trebatzen dira, leku mugatu batetik ezin direlako irten. Gaitasun fisikoez aparte, oso garrantzitsua den taldearen inportantzian edo lankidetzan oinarritzen diren baloreak eskuratzen dituzte, hau da, taldekideek beraien artean hitz eginez eta mugimenduak ondo koordinatuz helburu bat lortzen dute, kasu honetan irabaztea.
Konklusio gisa, umeekin gaudenean baliagarria da behatzea eta pentsatzea pixka batez, jolastean zer ari diren trebatzen eta aldrebes, balore zein gaitasun jakin bat erakutsi nahi badugu, ze nolako jolas mota erabili nahi dugun. Azken finean, jolasten ikasten delako.

Programazioa erraz ikasiz

  1. Zer ikasi dugu:
Guk hautatutako gaia umeentzako programazioa izan da. Gaiari buruz ikertzean, gehien harritu gaituena, informazioa izan da; ez baikenuen espero hainbeste informazio nahiz baliabide aurkitzea interneten. Hala, errazki aurkitu ditugu programazio programa berriak, umeentzako eginak. Artikuluren bat ere irakurri dugu gaiaren inguruan. Horrela, konturatu egin gara gaiaren garrantziaz, ez genuen espero eta hainbeste ekimen egotea umeei programatzen irakasteko. Hona hemen artikulu horietako bat. Gainera, pentsatzen genuen programatzea kode lerroak idaztean zetzala, baina umeei egokitutako programak bilatzean haratago doalaz konturatu gara. “Microsiervos”en, nik gogoko dudan orrialde bat, aurkitu dugu ere artikulu bat, non blocky programa agertzen den. Ez genuen programa horrek erabiltzen duen irakasteko sistema ezagutzen!


Programa horretan, komando errazak irakasten dira era berritzaile batean. Hala, umeak “if do” komandoa hartzen ikasten du, era bisual batean ikusten kaxen bidez zerbait egiten badu beste zerbait egingo duela, hori da programazioaren oinarria!


  1. Zer egitera eramango gaituen honek:
Batez ere, informatika eta bideo jokoak bioi interesatzen zaizkigun gauzak direlako aukeratu dugu programazioari buruzko gaia. Beti ere, aplikazio hauek  umeei zuzenduta daudenak, bideojokoak zein programa desberdinak egiten ikas dezaten. “Alice” programa erabili dugu, umeei bereziki, programatzen irakastera bideratutra dagoena. Mugimenduen bidez, ingurusimplee batean,3D modeloen bitartez animazio desberdinak sor ditzake. Programatzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei bideratuta dago software hau, lehen eta bigarren hezkuntzako umeei batez ere. Ikasi dugun gauzetako bat edozein motatako animazioak zein jokoak egitea posible dela. Ondorioz, ikasi dugunak noizbait umeei programazio klaseren bat egitera eraman gaitzake.


  1. Zeren bitartez ikasi dugu:
Gaiaren inguruan ikasteko internet izan da erabili dugun baliabide bakarra. Hala eta guztiz ere, informazio asko aurkitu dugu, nahiz probatu nahiko genituzkeen programazio baliabide batzuk! Hasieran, teknologia berriei buruz ikertuko genuen, hala ere, geroxeago programazioaren alorrean ikertzera pasa ginen, Juanek esan izanaz gain, gai zehatzagoa eta bizi izan duguna delako.


Azken batean, ikasi egin dugu programak begiratzen, ikusitakoen gehiengoa oso bisualak baitziren. Gaia aztertzeko nagusiki erabili ditugu berri konkretuak (lehenago agertutakoak bezalakoak) nahiz bideoren bat edota top 10en bat umeentzako programazio programekin.
Hala, taldekideei erakustean, 0tik hasi izan beharra izan dugu, askok ez zekitelako ezta zer den programatzea! Sentitu dugu aipatutako programetariko bat erabili ahalko bagenu beraiekin, azkar ulertuko luketeela zertan datzan.

Musikaren bidez ikastea

Normalean hezitzaileek bost ikasketa arlo bereizten dituzte: matematika, hizkuntza eta literatura, zientzia fisikoak, gizarte zientzia eta artea. Alde batera usten dute musika, umeen eguneroko bizitzan ezinbestekoa dela uste dugu eta horregatik aukeratu dugu gai hau. Gai honi buruzko ikerketa egin dugu eta web orri hau erabili dugu iturri gisa. Ikerketa egin ondoren konturatu gara uste genuena baino garrantzitsuagoa dela musika umearen garapenean, beraz, musikak eragin handia duela umeen eguneroko bizitzan ikasi dugu.
Musika garrantzitsua dela ikasi dugu, hainbat arrazoiengatik:

1. Musika adimen emozionalarekin eta umearen garapenarekin lotura zuzena du. Batzuk bere balioa eskasa duela uste dute baina musikak, umearen gaitasunak garatzen laguntzen dio.

2. Musikarekin eta haren erritmoarekin bizi diren ikasleek lan hobeagoa egiten dute horrekin bizitzen ez direnekin konparatuta. Musikarekin estimulatutako umeak garapen hobeagoa dute, ikaskuntzan hobeto eta arinago erantzuten dute.

3.Gizakiaren garapenean, hazkuntzan eta eboluzioan eragin nabarmena du.

4. Emozio eta sentimendu ugari transmititu dezake esate baterako, poztasuna, tristura, zorigaitza, maitasuna...

Ariketa batzuk planteatu ditugu alde batetik umeen erritmo gaitasuna garatzeko eta bestetik musika tresna desberdinak frogatuz haurraren musikarekiko interesa lortzen saiatzeko.

1.Umearen erritmoa garatzeko hainbat ariketa egin daitezke: Gorputz atalekin eginiko erritmoak edota elementuren batekin, musika tresna batekin adibidez. Oinarrizko elementuak baino ez ditugu erabili behar edalontzi, karpetak, txaloak edota oinekin kolpeak emanez. Elementu hauek konbinatuz erritmoak sortzean datza, umeak gaitasun hau garatu dezan, eta aldi berean inprobisazioa eta kordinazioa garatzen du haurrak. Bideo honetan oso ondo deskribatzen da edalontziak erabiliz guk planteatutako ariketa.








 
2.Musika tresna desberdinak frogatzean datza bigarren ariketa edo proiektu hau. Beti ere lehen hezkuntzarako aproposak diren oinarrizko musika tresnen bidez, hala nola, xilofonoak, marakak, txinatar kutxa, klabeak, hau da, perkusiozkoak direnak batez ere eta txirula, noski.







3. Azkenik musika eta mugimenduaren lotura estua aprobetxatuz beste ariketa bat egitea posible izan litzatekeela uste dugu. Gure hirugarren proposamena, mugimenduak musikarik gabe egitean datza. Honek, umeen mugimendu koordinazioan eta haien ekintzak planifikatzen laguntzen die gai hau lantzeak. Baita ere, haien emozioak eta sentimenduak isladatzeko bide edo tresna egokia dela iruditu zaigu.