domingo, 12 de octubre de 2014

Programazioa erraz ikasiz

  1. Zer ikasi dugu:
Guk hautatutako gaia umeentzako programazioa izan da. Gaiari buruz ikertzean, gehien harritu gaituena, informazioa izan da; ez baikenuen espero hainbeste informazio nahiz baliabide aurkitzea interneten. Hala, errazki aurkitu ditugu programazio programa berriak, umeentzako eginak. Artikuluren bat ere irakurri dugu gaiaren inguruan. Horrela, konturatu egin gara gaiaren garrantziaz, ez genuen espero eta hainbeste ekimen egotea umeei programatzen irakasteko. Hona hemen artikulu horietako bat. Gainera, pentsatzen genuen programatzea kode lerroak idaztean zetzala, baina umeei egokitutako programak bilatzean haratago doalaz konturatu gara. “Microsiervos”en, nik gogoko dudan orrialde bat, aurkitu dugu ere artikulu bat, non blocky programa agertzen den. Ez genuen programa horrek erabiltzen duen irakasteko sistema ezagutzen!


Programa horretan, komando errazak irakasten dira era berritzaile batean. Hala, umeak “if do” komandoa hartzen ikasten du, era bisual batean ikusten kaxen bidez zerbait egiten badu beste zerbait egingo duela, hori da programazioaren oinarria!


  1. Zer egitera eramango gaituen honek:
Batez ere, informatika eta bideo jokoak bioi interesatzen zaizkigun gauzak direlako aukeratu dugu programazioari buruzko gaia. Beti ere, aplikazio hauek  umeei zuzenduta daudenak, bideojokoak zein programa desberdinak egiten ikas dezaten. “Alice” programa erabili dugu, umeei bereziki, programatzen irakastera bideratutra dagoena. Mugimenduen bidez, ingurusimplee batean,3D modeloen bitartez animazio desberdinak sor ditzake. Programatzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei bideratuta dago software hau, lehen eta bigarren hezkuntzako umeei batez ere. Ikasi dugun gauzetako bat edozein motatako animazioak zein jokoak egitea posible dela. Ondorioz, ikasi dugunak noizbait umeei programazio klaseren bat egitera eraman gaitzake.


  1. Zeren bitartez ikasi dugu:
Gaiaren inguruan ikasteko internet izan da erabili dugun baliabide bakarra. Hala eta guztiz ere, informazio asko aurkitu dugu, nahiz probatu nahiko genituzkeen programazio baliabide batzuk! Hasieran, teknologia berriei buruz ikertuko genuen, hala ere, geroxeago programazioaren alorrean ikertzera pasa ginen, Juanek esan izanaz gain, gai zehatzagoa eta bizi izan duguna delako.


Azken batean, ikasi egin dugu programak begiratzen, ikusitakoen gehiengoa oso bisualak baitziren. Gaia aztertzeko nagusiki erabili ditugu berri konkretuak (lehenago agertutakoak bezalakoak) nahiz bideoren bat edota top 10en bat umeentzako programazio programekin.
Hala, taldekideei erakustean, 0tik hasi izan beharra izan dugu, askok ez zekitelako ezta zer den programatzea! Sentitu dugu aipatutako programetariko bat erabili ahalko bagenu beraiekin, azkar ulertuko luketeela zertan datzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario