Musika garrantzitsua dela ikasi dugu, hainbat arrazoiengatik:
1. Musika adimen emozionalarekin eta umearen garapenarekin lotura zuzena du. Batzuk bere balioa eskasa duela uste dute baina musikak, umearen gaitasunak garatzen laguntzen dio.
2. Musikarekin eta haren erritmoarekin bizi diren ikasleek lan hobeagoa egiten dute horrekin bizitzen ez direnekin konparatuta. Musikarekin estimulatutako umeak garapen hobeagoa dute, ikaskuntzan hobeto eta arinago erantzuten dute.
3.Gizakiaren garapenean, hazkuntzan eta eboluzioan eragin nabarmena du.
4. Emozio eta sentimendu ugari transmititu dezake esate baterako, poztasuna, tristura, zorigaitza, maitasuna...
Ariketa batzuk planteatu ditugu alde batetik umeen erritmo gaitasuna garatzeko eta bestetik musika tresna desberdinak frogatuz haurraren musikarekiko interesa lortzen saiatzeko.
1.Umearen erritmoa garatzeko hainbat ariketa egin daitezke: Gorputz atalekin eginiko erritmoak edota elementuren batekin, musika tresna batekin adibidez. Oinarrizko elementuak baino ez ditugu erabili behar edalontzi, karpetak, txaloak edota oinekin kolpeak emanez. Elementu hauek konbinatuz erritmoak sortzean datza, umeak gaitasun hau garatu dezan, eta aldi berean inprobisazioa eta kordinazioa garatzen du haurrak. Bideo honetan oso ondo deskribatzen da edalontziak erabiliz guk planteatutako ariketa.
2.Musika tresna desberdinak frogatzean datza bigarren ariketa edo proiektu hau. Beti ere lehen hezkuntzarako aproposak diren oinarrizko musika tresnen bidez, hala nola, xilofonoak, marakak, txinatar kutxa, klabeak, hau da, perkusiozkoak direnak batez ere eta txirula, noski.

No hay comentarios:
Publicar un comentario