domingo, 5 de octubre de 2014

Debekatutako hezkuntza

Sarrera:
“Debekatutako hezkuntza” Argentinan egindako pelikula dokumentala da, 2012ko abuztuan kaleratutakoa. Ikasketak bukatu berriak zituen 21 urteko mutil batek burutu zuen dokumentala, hark izandako esperientzia txarra kontuan izanik. Bertan herrialde ezberdinetako adituek bere iritzia ematen dute hezkuntza sistemari buruz eta ikusgai dira Latinamerika eta Espainiako hezkuntza esperientzia ez ohikoak. Dokumentala “Crowdfunding”aren bitartez finantziatu egin zen, borondatezko finantziabide bat interneten bidez burutua. Filma azkar bilakatu zen famatu, 2013-rako 10 milioi aldiz ikusi baitzen.


Kritikak:



Orri horretako idazleak, pelikularen ideia orokorrarekin ados dagoela esaten du. Baina, bertan soilik dirudun umeen egoera aztertzen dela dio, eta bere ustez, arazo hori ume guztiena da. Film honetan txiroen partehartzea falta dela kritikatu egiten du. Laburbilduz, eskola pribatuen defentsa soilik egiten dela uste du autoreak eta beraz, eskola publikoko ikasleen hitza falta dela aitortzen du.


Pelikula honek hezkuntzaren esperientzia alternatiboen defentsa egiten duela esaten dute, baina espontaneismo pedagogikoan (umetik jaiotzen da guztia eta horretarako ez da ez instituziorik ez autoritaterik egon behar, umearen ahalmen sortzailea aske egon dadin) zentratzen da. Eskola pulikoari erasotzen dio filmak, autoritarioa, industriala eta diziplina handikoa dela esanez. Etxeko hezkuntza eskola publikoari konponbide emateko ere aipatzen du.


Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri, besteen ideiak agerian uzten eta ideiak kritikoki begiratzeko aukera errazten. Baina ez dira aurkitu ditzakegun kritika bakarrak. adibidez hemen daukagu eskola publikoaren kontrakoa dela esaten duen kritika, beste kritika bat.

Azkenik, hemen uzten dizuegu filma ikus dezazuen.


1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Ez da egia diozuena: "Orokorrean dokumentalari egindako kritikak dokumentalaren sortzaileen web gunean daude eskuragarri". Hor bi daude, nik esan dizkizuedanak. Bilaketaren bat egin izan bazenute igarriko zenuten horren beste.
    Lanak landuago behar du.

    ResponderEliminar