lunes, 6 de octubre de 2014

Elkarrizketa irakasleari

Elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Carmen da, nire lehen hezkuntzako irakaslea hirugarren eta laugarren mailan. Berarekin igaro nuen ordua oso gustura pasatu nuen. Izan ere, nire haurtzaroko momentu politenak klase horretan pasatu nituen. Carmeni esker gauza batzuk ikasi ditut, hezkuntzarako eta irakaskuntzarako garrantzitsuak direnak.

Hasteko, taldeka lan egiten ikastea beharrezkoa da, eskolan beste irakasle batzuekin lan egin behar delako. Honetarako ikastaroak edo kurtsoak egin beharko ziren hau gehiago lantzeko, izan ere, irakasle batek hobeto lan egingo du bere lankideekin ondo konpontzen bada eta gustura sentitzen bada bere lanean. Ildo horretatik jarraitzen, Carmenek azpimarratu zidan irakasleen prestakuntza etengabe berritzeko beharra. Gizartean egoera aldatzen bada baita ere horrekin irakasteko modua. Esate baterako teknologiaren erabileraren kasuan.

Beste ideia garrantzitsu bat sormenaren garapena da. Hezkuntzan, eta batez ere lehen hezkuntzan, sormena garatzea derrigorrezkoa izan beharko litzateke. Irakasleak ere sormena garatu behar du klaseak eta material berriak prestatzeko, eta klase guztietan gauza bera ez egiteko. Nahiz eta modu honetan pentsatu, errealitatean gertatzen dena gure hezkuntza sistema (eta gizarteak onartzen duena) sormenari garrantzia kentzen diola da. Hau aldatzeko beharra dago.

Irakasle izateko ikasi behar diren gauzarik inportanteenak praktikak egiten ikasten dira, eta irakasle izaten ikasteko irakatsi behar dela argi dago. Gainera, praktika gehiago egin beharko ziren, baina ikasturte osoan zehar. Izan ere, klase baten egoera aldatzen doa kurtsoa aurrera doan heinean.
Naiz eta lan polita izan, irakasle izateak momentu zailak daude. Momentu gogorrenak ikasleei edo ikasleen familiei zerbait gertatzen zaionean izaten dira; ikasle batek bullying-a jasan behar duenean, edo ikasle batek behar bereziak dituenean, eta horregatik zailtasunak dituenean ikasteko. Kasu horien aurrean, irakasleak ez daude prestatuta egoera horiek konpontzeko, eta laguntza gutxi eskaintzen dira.

1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:

    Aipatzen dituzunen artean sormenarena asko gustatu zait. "Agindu" bat emateko aprobetxatu behar dudana: zuk ere garatu zure sormena, orain duzuna baino gehiago, umeei ere lantzen laguntzeko.
    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ResponderEliminar