martes, 7 de octubre de 2014

Elkarrizketaren ondorioa

Elkarrizketa egiteko pasa den urtean nik izandako historia irakaslea aukeratu dut, miresten baitut. Batxilergoan eta DBH-n irakasle lanetan ibili da azken 20 urteotan historia eta gizarte zientziak ematen Gasteizko Mendebaldea ikastetxean. Irakastea izugarri gustuko du eta ez da nekatzen urtero gai berdinak emateaz. Berrogeita bost minutu inguruko elkarrizketa izan zen, hasieran nahiko urduri nengoen ez dudalako konfidantza handirik izandako irakasleekin, baina berehala lasaitu nintzen eta esperientzia polita izan zen.
Alde batetik, berak  izandako esperientziak kontatu zizkidan: zergatik hasi zen irakasle lanean, izandako arazoak hainbat ikasleekin eta gauzarik politena eta zailena, esate baterako. Berarekin izandako elkarrizketaren ondoren konturatu naiz irakasleen lana uste nuela baino garrantzitsuagoa dela, batez ere lehen eta haur hezkuntzan.
                                              
 
                                                      
Bestetik, magisteritzako graduan zer ikasten ez den galdetzerakoan hitz bakarra esan zidan: esperientzia. Esperientzia eta praktikaren bidez gauza asko ikasten direla esan zidan, karreran ezin direnak ikasi. Irakasle on batek izan behar zituen ezaugarriak esan zizkidan eta ezaugarri gehienak nik pentsatutakoekin bat datoz eta nik aukeratutako irakasleak betetzen dituenak nire iritziz. "Ezetz" esaten jakin behar dudala azpimarratu zuen, umeak irakaslearekiko respetoa adieraz dezan. Pazientzia handia izatea ere beharrezkoa dela esan zidan, haurrekin egoteko eta hezitzeko ezinbestekoa dena.
Laburbilduz, irakasle honekin izandako elkarrizketa oso baliagarria izan da niretzat. Konturatu naiz irakasleek erantzukizun handia dutela, umeen eredu izango baikara ikasgelan. Bokazioa ezinbestekoa da irakasle izateko eta Carmen ere horrekin bat dator. Horri buruzko esaldi bat esan zidan, ahaztuko ez dudana. Berak esan zidan " karrera amaitzerakoan guztiok izango zarete profesionalak, baina batzuk bakarrik profesional onak", hau da, benetan bokazioz irakasle izan nahi dutenak izango dira irakasle onak eta ez magisteritzako gradua egin dutenek beste gradu baterako nota ez dutelako, adibidez.

1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    "...benetan bokazioz irakasle izan nahi dutenak izango dira irakasle onak eta ez magisteritzako gradua egin dutenek beste gradu baterako nota ez dutelako..." idatzi duzu eta, egia esanda, hori baino konplexuagoa da egoera. Ez da zure ikaskideren bat izango lehenengo irakasle miresgarria, magisteritza bigarren edo hirugarren aukera izan arren. Carmenek esan bezala, esperientziak duen garrantzia oso handia da; bertan balizko bokazio batzuk urtu eta beste batzuk jaiotzen dira-eta.

    Interesgarria zurea.

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ResponderEliminar