lunes, 6 de octubre de 2014

Xabierren elkarrizketa Olabideko Josebari


Nik hautatutako pertsona miresgarria Joseba da, Gasteizko Olabide ikastolan DBH 3. eta 4. mailetan biologia-geologia irakaslea. 14 urte nintuenean ezagutu nuen bera, beste gelakide berri askorekin batera, 3. mailarekin hastean. Hara, azkar konturatu ginen guztiok bere nolabaiteko xarmaz, guztiok bere klaseak izateko gogoz beterik geunden eta!

Ostiralean egon nintzen berarekin, non eta bere mintegian, bakarka. Olabidek gogoan nuen bezala jarraitzen zuen, Joseba bezala! Pozez hasi ginen hizketan, ia gidoi bat duen elkarrizketa jarraitu behar genuela ahantziz. Egia esan, ez nuen besterik espero, oso irakasle hurbila baitzen. Bere kontuak kontatu zizkidan, gure artean egunerotuz, ordenagailuak bezala!

Aipagarria da bera nire galderei erantzuteko gogotsu zebilela, ez nuena guztiz espero, galderak aspergarri suertatzen zitzaizkidalako. Hala, ez genion guztiz jarraitu nire paperean idatzita zegoen gidoiari. Haatik, proposatutako lehen galdera esan nion, eta erantzunak txunditu ninduen, ez nuen espero eta. Bere irakas-bizitzako memento politenentzat espero nuen ikasleek berari zerbait oparitu zioten mementoren bat. Ez zen hala. Bere une politena duela gutxi izanak, eta ikasle ohien bisitak zirela esateak harritu ninduen. Azken batean, berarentzat memento politenetariko bat zen eta berarekin burutzen ari nintzen elkarrizketa!

Hala, bere bizitzari buruz hitz egiten jardun ginen 10 bat minutuz, beste gai interesgarri batekin topatu arte, hara, bere irakasle-formakuntzarekiko kritika. Berak pozik zirudien klaseak ematean eta, ondorioz, ez nuen espero jaso izan nuena bezalako kritika zorrotza!

Hala ere, poziz bete ninduen izandako elkarrizketak, bere klaseak nahiz ikastola gogoratu nituelako; azken batean ez ziren urte lazgarriak izan! Denbora pasa ahala, malenkonia sentitu nuen ere, faltan botatzen dudalako ikastolaren giroa, hango irakasleak, lagunak... Ikastola bera.

Laburbilduz, elkarrizketa nik espero izan nuen bezala izan ez arren, pozik nago izandako solasaldiarekin eta irakaslearekin berriro egon izanarekin. Pozik sentitu nintzen berarentzat memento unkigarria zelako pasatzen ari ginena eta bere kritikarekin bat netorren. Ariketa ontzat jotzen dut egindakoa, ondo datorkigulako guri, etorkizuneko irakasleoi, guk izandako irakasle onekin berriro egotea, zerbait ikasiz nahiz ondo pasatuz!

1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Ba, badakizu nora eskatu praktikaren batzuk

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ResponderEliminar